Nortzuk gara? ¿Quiénes somos?
mendi Mendibitzu ekologikoak Aretxabaletako Arkarazo auzoko MENDIBITZU baserriko lete anaiek sortu berri dugun ekimen bat da. Produktu ekologikoen eskaera dela eta, mendibitzu ekologikoak, kalitatezko produktuak jartzen ditu bezeroaren esku kalitatezko kontrolik altuenak gaindituz. Inguru paregabean hazitako animaliekin ekoizten ditugu gure produktuak. Bertako arraza diren abereekin baino ez dugu lan egiten, eurak baitira baliabide naturalak ondoen aprobetxatzen dituztenak eta hemengo klimara ondoen egokituta daudenak. Piriniar arrazako haragi behiak ditugu, eta baita pottokak, esnetarako latxa ardiak, eta haragitarako sasiardiak ere. Ikusten duzuenez, denetik daukagu. Izan ere, gure ustez, eta Euskal Herriko baserrien jarraipen kulturala, soziala eta ekonomikoa bermatuko bada, ezinbestekoa da nekazari-abere sistemen aniztasuna. Beti arduratu izan gara kalitateko produktu bat lortzeaz, eta horrexegatik, hain zuzen ere, eman genuen gure izena 2007an Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluan (ENEEK). Ziur gaude, ekoizpen ekologikoaren bidez kontsumitzaileengana iristen diren produktuek ez dutela pestizidarik, hormonarik , botikarik edo antzeko hondakin kimikorik. 47 ha. zelai kudeatzen dugu, eta abereak alde batetik bestera ibiltzen ditugu larrean belarra hobetzeko. Era horretan, abereen elikaduran oinarrizko den bazka paregabea lortzen dugu. Eta osatzeko, jatorrizko izendapena duen ale ekologikoa erabiltzen dugu, baina, beti ere, kantitate txikitan eta abere bakoitzak dituen erritmoak behartu gabe. Kume guztiak euren amekin egoten dira beharrezkoa duten esnea hartu eta euren garapena ezin hobea dela bermatu arte. Era berean, abere guztiek dute beti larrera joateko bidea irekia, eguraldi txarrak barruan edukitzera behartzen gaituenean izan ezik. Kasu horietan, lasai mugitzeko lekua duten korta argitsu batean sartzen ditugu, euren ongizatea bermatzeko landarez egindako azpia jarriz. Garrantzi handia ematen diogu gure abereen osasunari, horixe baita euren ongizatearen seinale. Bakoitzak dituen ezaugarri fisiologikoak behar diren bezala garatzen utziz, elikadura ona eta ibiltzeko nahiko toki emanez, euren osasuna bermatzen baitugu. Euren osasuna ahultzen bada, berriz, hondakinik ez duten botika suabeak, eta abereari kalterik egingo ez diotenak emanez sendatzen saiatzen gara. Zuzeneko salmentaren alde egin dugu. Ziur baikaude era horretan produktua egoera ezin hobean iristen dela kontsumitzailearengana, eta era berean, bezeroak merezi duen arreta eskaintzeko bidea ematen baitigu, produzitzeko dugun eraren berri aurrez aurre emanez ezer ezkutatu barik. Gure produktuak transformatuz gainbalioa lortzen dugu, bitartekariak desagertuz errentagarritasun ekonomiko ona bermatzen duena, gure baserriko jarduera aurrera ateratzeko behar-beharrezkoa. Solo producimos con razas autóctonas adaptadas a nuestro entorno y las mejor preparadas para aprovechar al máximo los recursos naturales y para las condiciones climáticas de aqui. Tenemos vacas de carne Pirinaicas , pottokas, y ovejas latxas para leche y Sasiardis para carne. Como veis un poco de todo y es que para nosotros la biodiversidad de los sistemas agrario- ganaderos es imprescindible para garantizar una continuidad cultural, social y económica de los caseríos de Euskal Herria. Nuestra preocupación ha sido siempre obtener un producto de calidad y por eso en 2007 nos inscribimos en el Consejo Agrario de la producción ecológica de Euskadi (ENEEK). Mediante la producción ecológica podemos estar seguros que los productos que llegan al consumidor están libres de residuos químicos como pesticidas, hormonas o medicamentos. Gestionamos 47 ha. de praderas y mediante un sistema de pastoreo rotativo conseguimos mejorar la hierba para obtener un buen forraje para los animales como base principal de su alimentación. Para complementar usamos grano ecológico certificado en origen, pero siempre en poca cantidad y no forzando los ritmos propios de cada especie animal. Todas las crías están siempre con sus madres el tiempo suficiente para amamantarse correctamente y garantizar su óptimo desarrollo y todos los animales tienen acceso permanente a los pastos, solo si el mal tiempo nos obliga los estabulamos en una cuadra luminosa con suficiente espacio para que puedan moverse libremente y bien provista de una buena cama vegetal para garantizar su bienestar. Valoramos la sanidad de nuestros animales como un concepto de bienestar en el que al permitirles desarrollar sus características fisiológicas propias de cada especie y dándoles una buena alimentación y espacio suficiente para estar garantizamos su salud. Si por el contrario su salud se debilita intentamos restaurarla con medicinas suaves y respetuosas con el animal, así como libres de residuos para el producto final. Optamos por la venta directa, porque así estamos seguros que el producto llega hasta el consumidor de manera óptima y porque nos permite darle la atención que se merece mediante una comunicación directa y total transparencia en nuestra forma de producir. Al transformar nuestros productos, obtenemos un valor añadido que junto con la desaparición de los intermediarios garantiza una buena rentabilidad económica imprescindible para poder mantener la actividad de nuestro caserío. Non gaude? ¿Donde estamos?